Bioerremediazio

Bioerremediazioa, organismoek ingurune kutsatuak berreskuratzeko erabiltzen duten edozein prozesu bioteknologiko da, lehorreko zein uretako ingurunean. Erabiltzen diren eragileak landareak, onddoak, bakterioak, algak eta entzimak dira. Garbitu daitezkeen kutsatzaile nagusiak hidrokarburoak, pestizidak eta beste konposatu organiko batzuk dira. Metal astunak ere izan daitezke, degradatu ez arren, ibilgetuak izan daitezkeenak.[1]

Bioerremediazioak funtziona dezan, lurzoruaren edo uraren, kutsatzaileen eta organismoen ezaugarri biologiko, fisiologiko, morfologiko, ekologiko eta kimikoak ezagutu behar dira. Karakterizazioa behar bezala egiten ez bada, arazo handiagoak eragin daitezke, hala nola, organismoek toxiko zailagoak bihur ditzakete kutsatzaileak, edo mikroorganismoen kopurua deskontrola liteke.[2]

  1. (Gaztelaniaz) «Biorremediación: qué es, tipos y ejemplos - Resumen» ecologiaverde.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).
  2. (Gaztelaniaz) Martínez, Nadia. (2018-11-16). «¿Biorremediación? ¿Qué es eso?» Estudios Planeteando (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search